Mendirako material alokairua

Alokairurako materiala, prezioak
Pioleta | ![]() |
5€ |
Kranpoiak | ![]() |
5€ |
Elur-erraketak | ![]() |
5€ |
Kaskoa | ![]() |
5€ |
Kranpoiak + Pioleta | ![]() |
8€ |
Elur-erraketak + Kaskoa | ![]() |
8€ |
Kranpoiak + Pioleta + Kaskoa | ![]() |
10€ |
Material hau alokatu ahal izateko honako puntu hauek bete behar dira:
- Materiala alokatzeko bazkidea izan behar da.
- Bazkidea materialaren erantzulea da alokatzen duen unean, eta galdu edo hondatuz gero, bera arduratuko da material hori ordezkatzeaz.
- Materialaren eskaera: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera, asteazkeneko 22:00ak baino lehen.
- Materiala jasotzea: elkartean, ostegun arratsaldetan, adostutako orduan.
- Materialaren itzultzea: elkartean, astelehenetan, 21:00-22:00tara.
- Prezioa alokatzen den artikuluaren araberakoa da (taula).
- Astebete edo gehiagorako alokatzen denean, honela jokatuko da: ostegunetik astelehenera prezio arrunta kobratuko da, eta asteartetik ostegunera erdia. Eta horrela, hurrenez hurren.
- Bazkideak astelehenean ez badu materiala itzultzen, itzultzen duen egunera arteko zenbatekoa ordaindu beharko du.