Historia

Arauntza
1946ko irailaren 29an azpeitiar mendizale talde bat Arauntza mendira igo zen, mendiko talde berriaren sorrera ospatu asmoz. Mendia gustoko zuen lagun talde bat batu eta gainontzeko mendi taldeen antzera funtzionatzen hastea pentsatu zuten. Lagun Onak baino lehenago, ordea, Union Azpeitiana Kirol Elkartea sortu zen, 1923ko otsailaren 13an. Baina egia esan, ez dirudi bizitza handirik izan zuenik mendi talde modura.

1946ko urtea garrantzitsua izan zen Azpeitiko mendi taldearentzat. Usabiaganeko taberna zaharrean eta, batez ere, Etxe Zuri tabernan izandako bilerek fruitua eman zuten, eta gaur egun ezagutzen dugun Lagun Onak Mendi Bazkunaren oinarriak finkatu ziren bertan.

mendian-meza1947ko urtarrilean lehen mendi egutegia osatu zen. 50 hamarkadan mendi irteera antolatuak asko ugaritu ziren eta inguruko mendiez gain, tontor handiagoetara ere irteten hasi ziren mendiogoizaleak.

Belaunaldi berriek, (60 hamarkada) Lagun Onak-en sendotzea eta indarberritzea ekarri zuten, zalantzarik gabe. Beste helburu batzuk sortu ziren, bazkide kopuruak gora egin zuen eta mendi taldea erreferentzia bihurtu zen herriko gazte askorentzat. Pirinioetara lehen txangoak antolatu ziren eta mendiko filosofia ere aldatu zela esan daiteke.1966 urtean antolatu zuten lehen Ibilaldi Neurtua, Lagun Onak taldearen ardurapean.

1973ko abenduaren 16an zabaldu zuen Lagun Onak Mendi Bazkunak gaur egun Eliz Kalean duen lokala.

izarraitz-mendia70. hamarkadan Azpeitiko mendi elkarteak indar haundia hartu zuen, Eliz Kaleko egoitzari esker, batez ere. Lehen espedizio handiak antolatzen hasi ziren. Andeetara egin zen lehena, 1976an izan zen. Geroztik hainbat eta hainbat burutu dira.

Lagun Onak Mendi Bazkunak bere ibilbide luzean zehar, hainbat ekintza antolatu ditu. Hona hemen horietako batzuk:

  • Umeen irteerak: urteko egutegian hainbat irteera sartzen dira umeentzat. Xoxoteko egunean, dominak banatu ohi dira, urtero ezarri ohi den mendi kopurua bete duten ume guztien artean.
  • Helduen irteerak: urteko egutegian hainbat irteera sartzen dira helduentzat. Irteerak Euskal Herriko, Pirineotako eta Pikos de Europa-ko mendietara izaten dira.
  • Mendiko asteak: urtean zehar bi Mendiko Aste antolatzen dira, bata Xoxoteko eguneko astean eta bestea abenduko lehen astean. Lau edo bost proiekzioz osatzen dira, asteguneko iluntzetan banaturik. Goi-mailako espedizioei buruzkoak dira emanaldiak. Hala ere, azken urteetako emanaldietan, hain urrutikoak ez diren mendien proiekzioak ere sartu dira.
  • Bertso saioak: urtero abenduaren hirugarren larunbat ilunabarrean ospatzen zen bertso saioa. Herrian Erniarraitz bertso elkartea sortu ezkero utzi egin zaio antolatzeari.
  • Ingurugiro astea: 1995eko ekainean antolatu zen lehen aldiz.
  • Argazki rallya: Azaroaren lehen igandean izaten da. Azpeitiko argazki rallykoekin elkarlanean antolatzen da.
  • Ibilaldi neurtuak: Bi urtean behin ekainaren bigarren igandean antolatzen da helduen ibilaldi neurtua.