14 - Urrakialdea. Ibarbia auzoa ezagutzera.

azpeitiko-mendi-gida

1 Elosiaga 2 Ibarbia 3 Gorostola 4 Landarain Errota 5 Lapatx 6 Azpeitia

ibarbia-auzoa

  • Iraupena: 2:30-3:15 ordu
  • Zailtasuna: mendia-zailtasuna-3
  • Beste aukerak: Landarrain aldetik Errezil aldera, gero Ernio edo Trintxerara. Landarrainen gututzatu bidea eta Ultseta Errekatik gora Komizolatzata.

 

 

1. Añotatik. Añota Sagardotegiko bidegurutzean (Elosiaga auzoan dago), bide nagusiaren ondoan gora egingo dugu. Munoko baserria pasatu eta berehala eskubira, Iturralde baserrietara doan bidea hartu behar da. Iturralde Saletxe ondoko pista jaraituko dugu, Altzarte baserrira heldu arte; eta han, berriz, errepide nagusiarekin bat egingo dugu. Errepidea gurutzatu eta ezkerrera hasten den masazko bidea hartuko dugu, Ibarbia auzoraino; beste bideei kasurik egin gabe. Bide horrek beriere behera egiten du eta aurrez aurre Arauntza, Sañu, Komizolatza aldea eta Ernio daude.

2. Ibarbiatik aurrera. Auzo sarreran eskubira hartu behar da; Ibarbia Goena baserritik aurrera egin behar da, masazko bidean zehar. Aurrerago, Galarraga Bitarte eta Goenetik igaroko gara. Bidea traktore bide bihurtzen da eta goraka egiten hasten da, sagasti bateraino iritsi arte.

3. Kontuz. Sagastian, behera abiatzen den bidea hartu, eta segituan ate-sare bat igarotzen duen bideari jarraitu beharko zaio. Bide gori ongi mantentzen den bide zaharra da, gehiena pagadian egiten da, zeharka-zeharka joaten da, betiere beherantz eginez. Bidegurutzeetan ezkerrera egin behar da beti. Pagaditik irteeran bidezidorra altuera pixka bat galtzen hasten da, eta bidearen amaieran baserrietara doan bide batean amaituko da. Bide horretan behera Gorostola baserrira iritsiko gara. Behera jarraitu (kilometro eta erdi inguru oinez eginez).Pixka bat lehenago, aurrena Aginalde baserria eta gero Azpeitia eta Errezil lotzen didtuen bidera helduko gara, Landarrain Errota baserrietara iritsi arte.

4. Azpeitira. Han, nabarmenak dira GR-9 zuzenbidea delako arrastoak (marka zuri-gorriekin adierazita dago ibilbidea). Azpeitira iristeko GR-9ko arrastoei segitu behar zaie. Bide hori Domusa enpresa gainaldetik eta Benta Berri ere gainetik pasatuz, Irurena enpresaraino iristen da. Gero, berriro, ezkerraldera sartu eta Lapatx baserrira heltzen da, ondoren Lapatx Zabortegi ondora iritsiko gara. Zabortegitik, Gazteko bidegurutzera (Azpeititik Urrakirako eta Errezilgorako errepideko bidegurutzea) helduko gara, errepide ondora.