8 - Arauntzaldea. Arauntza mendiari itzulia.

azpeitiko-mendi-gida

1 Enparantza2 Apaizen pasealekua 3 Barrenola-Odriozolatxo4 Arauntza gurutzea5 Sañu6 Lasao7 Azpeitia

arauntza

  • Iraupena: 4:30-5:15 ordu
  • Zailtasuna: mendia-zailtasuna-3

 

 

1. Plazatik Landetara. Herriko plazan hasi eta Enparan kalean barreina Basazabal Jauegi ondotik pasatu eta eskubira, zubia gurutzatuz, Enparan dorretxe ondora iritsi behar da. Hemendik Arcelor fabrikaren ondotik Anuko zubiraino iritsi. Bertan ezkerrera egin eta Ibai Eder ibaiaren ondotik doan bidean jarraitu, Apaizen pasealekua delakoan. Landeta guztia bide horretatik zeharkatu, Azpeititik Errezilera doan errepidean amaitzen da bide hori. Bide horretan 2 km egin behar dira, iaia Barrenola baserrietara iritsi arte (kontuz, auto bidea da).

2. Ezkerrera.Barrenola parean ezkerrera Odriozoletara eta Etumetara abiatzen den bidea hartu. Han, aldapan gora beste 2 km inguru egin Osriozolatxo baserriaren ondora iritsi arte. Hurrengo bidegurutzean aurrera jaraitu. Odriozola Haundira dkoanari jarraitu gabe. Pixka bat aurrerago Bentatxo eta Etumetako bidegurutzera iritsi, eta bide horiek utzi eta eskoriako bidean gora jarraitu. Bide horretan, Odriatik Etumetara doan bide zaharrarekin bat egin. Bertan ezkerrera egin behar da, eta berehala, hurrengo bidegurutzean, gora.

3. Ia mendi gailurrera. Hemen gora mendiaren gainaldeara ia iritsitakoan, pinudian, bideak aurrera jarraitzen du eta ezkerrera elkarte edo txabola batera doan beste pista txiki bat abiatzen da, hari jarraitu. Berehala ikusten da Sañuko gailurra, eskubialdean, pinu batzuen aurrealdean. Belardian, ertz batetik gora eginez bertara iristen da (609m).

4. Pinudian behera. Sañutik behera pinudian jaitsi. Berehala amaitzen da pinudi hori eta pista batzuen bidegurutzea dago. Han, belardian sartu, eta behera abiatu, itxiturarekin bat egin arte. Hori pasatzeko lekua pixka bat eskubira eginda dago. Hesia pasatu eta aurrean dagoen pinudian behera hasi (nahiz eta bide nabarmenik ez ageri), pinudiaren amaieran bidexka batera iritsi, eta aurrean eta eskubian joan behar den bidea ikusten da. Topatutako bidean beti eskubira egin, eta pixka bat beherago nagusiagoa den batekin topo egin, Anatxan baserri gainean.

5. Añei gainera. Bide hori hartzean, gainez gain jarraitu, aurrena Upei Sakonetik pasatu eta geroago Danona parean, gainaldean. Aiñei gaina izango da hori (eroritako borda oraindik ikus daiteke). Handik bidea behera hasten da, eta Zentralera iritsi. Eskerrera egin, Garatxabal baserriraino. Bere ezkerretik pasatuz, beheraka, Danona, Lasao eta Cidemco fabriketara iritsi. Han ere ezkerrera egin, uren garbitze tokira heldu arte. Geroago, Uresaundi ibai ertzean dagoen bidegorritik, Azpeitira.