10 - Arauntzaldea. Ernioraino Gazumetik.

azpeitiko-mendi-gida

1 Trenaren museoa 2 Odria 3 Etumeta 4 Komizolatza 5 Gazumeta 6 Zelatun 7 Ernio

ernio-gazumeta

  • Iraupena: 3:45-4:30 ordu
  • Zailtasuna: mendia-zailtasuna-4

 

 

1. Trenaren museoa. Ibiladi hau Odria arte 9. ibilaldiko bide beretik egin behar da. Behin Odrian, eskubira abiatu, baina 200 metro inguru egin eta ezkerrera abiatzen den bidea hartu. Bidea gora doa hasieran, eta berehala, Odriozola baserrien gainaldetik pastzen da. Une batean, bidea oso eskerrera egitera doala ikusten da (eroritako baserriaren ondoan), orduan eskubira abiatzen den bidea hartu (belar eta lurrezkoa). Berehala behera egin, bidegurutze guztietan eskubira hartuz; aurrean beti Etumeta ikusten da, baita beheko bidea ere (9. ibilbidean egindakoa).

2. Etumetan.Etumeta iritsitakoan, baserrien aurrean txabola baten ondotik abiatzen den pistari heldu, eta berehala ate-sare batetik pasatu. Laster, belardi batean gora, pago batzuen ondotik datorren bide batetik egiten du topo, justu beste ate-sare batean. Eskubira egin, eta Komizolatza azpira iritsitakoan, izen horretako aldapari ekin.

3. Gazumera. Aldapa gogorrenak igora, eskubian pinudia amaitzen denean, ezkerrera doan bidezidorra hartu, eta ezkerreko tontortxora iristean, gainez gain, Gazume tontorreraino (997).

4. Zelatunetik Erniora.Gazumetik Zelatunera jaisteko Ernio aurrez aurre dugula harkaitz arteko bidea bilatu behar da (marra horiz sinalatuta dago). Behin Zelatuneko bordatan, Erniora igoera mendiaren eskubialdetik egin behar da. Erniotik jaisteko, berriz, aukera bat baino gehiago daude: Iturriotz aldera, Alkizara...