7 - Arauntzaldea. Arroite edo Arauntza

azpeitiko-mendi-gida

1 Trenaren museoa2 Oielantzun 3 Arauntza baserria4 Arauntza gurutzea5 Arauntza baserria6 Azpeitia

arroite-arauntza

  • Iraupena: 2:15-3:00 ordu
  • Zailtasuna: mendia-zailtasuna-2
  • Beste aukerak: Arauntzatik Sañu aldera gainez gain, Etumeta aldera, eta gero Erniorantz.

 

 

1. Trenaren Museotik hasi. Azpeitiko lehengo tren geltokian dago Trenaren Museoa, eta hari begira jarrita ezkerrera geltoki ondoko espaloian abiatu behar da, Loiola91 eraikuntzaren amaiera arte. Bertan, bidea gurutzatu eta Ibai Ondo paseo berrituan abiatu. Zestoarako bidea azpitik pasatu, bidegorrian Lasao alderantz, Basabe baserria igaro tea gero bidegorria amaitzen den parean Uresaundi baserri ondotik Oielantzun baserrira irteten den bidea hartu. Baserritk aurretik pasatu eta aurrera eginez, txabola baten ondora iritsiko gara. Txabolaren ondoan beste bat dago. Bien artetik hiru bide nabari daitezke; guk, erdikoa eta gora aldera abiatzen denean jarraituko dugu. Bideek bat egiten dutenean eskubira jarraitu behar da, arizti eta pagadi batetik pasatuz, Arauntza baserriaren aurreraino iristeko.

2. Arauntzako gurutzera. Baserria pasatu eta eskerrera zuhaitz batzuen ondotik bidexka batean gora abiatu, ia zuzen-zuzen, eta berehala Arauntza mendiko gurutzea ikusten da. Bide horri jarraitu, ondoren langa batera iritsi, eta ezkerrera eta gora egin behar da (bidea gutxi antxematen da);harrizko horma baten ondotik eta ezkerretik gurutzera iritsi. Arauntzako gailurra (582m) eta buzoia, ordea, beste pauso batzuk gorago dago. Hara joateko, aurrean dagoen antenaren ondotik pasatu beharra dago.

3. Bide berean behera baserrira. Beherako bidea, Arauntza baserriraino gorakoan egindako bera egin behar da. Behin hemen Arauntza Berri aldera jausten gasi eta berr ezkerretik beherantz egiten duen bideari jarraitu. Zig-zag bat egin, eta behealdean harrizko horma eta txabola batzuk ikusten direnean, bi zuhaitzen parean hesia pasatu eta zuzen-zuzen, oso argi ez dagoen bidean behera, beheko txabola horietara jaitsi.

4. Urrekasora. Txabola horietan eskoriako bide bat abiatzen da, eta bide horri jarraituz Urreako Baserriraino iritsi, eta oraindik beherago Odri aldera doan bidearekin bat egin behar da. Bide horretan behera eginez, eta hain zuzen ere Azpeitia-Zestoa errepidea gurutzatuz, hasierako puntura iritsiz ibilbidea amaituko da.