18 - Xoxotealdea. Izarraizko tontorrak egitera

azpeitiko-mendi-gida

1 Aittola 2 Kakute 3 Xoxoteko pista 4 Erlo 5 Xoxote 6 Aittola

izarraitz-tontorrak

  • Iraupena: 3:00-4:00 ordu
  • Zailtasuna: mendia-zailtasuna-3
  • Beste aukerak: Kakuterako igoera kresteria eginez egitea. Erlotik Lasao aldera jaitsi.

 

 

1. Aittolatik Kakutera. Ibilbideak irteera Aittola aparkalekuan izango du, eta bertan belarretan ikusten den bidezidorrean gora eginez, berahala Kakute aldera eramango gaituen pista batean sartuko gara. Behin bide hori hartutakoan beti aurrera egingo dugu, azal daitezkeen beste bide guztiak alde batera utzita. Bidearen bukaeran bidezidor baek itxitura artetik irtengo du. Itxitura zelaira irtetean, Kakute mendilerroaren azpian kokatuko gara. Hor, borda bat ezkerrera nabarmentzen dugun unean bertan, eskubira gorantz dagoen bidezidor bat hartuko dugu. Aurrena, harkaitzekin topo egingo dugu, eta ondoren, gora bide berari jarraituz, Kakute tontorraren azpian utziko gaitu. Dagoeneko bide zabalagoan izango gara. Bide hori utzi eta zuzen-zuzen igotzen da Kakuteko gailurrera (925 metro).

2. Maldan behera. Kakute tontorretik azkeneko malda igotakoan jaitsi behar dugu. Bide zabalenarekin bat egiten duenean eskubira jarraituko dugu (kontuan izan gu beste aldetik etorri garela). Bidea utzi gabe eta pixka bat behera egingo dugu, haitzaren atzealdetik, Azkoitiko herritik igotzen den bidearekin bat egin ondoren, Zamalekutan pistara irtengo dugu.

3. Erlora. Pistari, Erlo tontorraren azpian kokatu arte jarraituko diogu. Behin hor kokatuta gaudela, oso argi ikusten den bidean gora jarraituko dugu, eta nahiko zuzen Erloko tontorreraino iritsiko gara.

4. Xoxotera. Erlotik aurrena, berriz ere pistara jaitsiko gara, bihurgunean pasatu eta argiaren eraikin txiki bat aurkitzen dugun unean bertatik irten, ezkerrera egin eta Azketa aldera jaitsiko gara. Potzuaren gainaldetik, bidezidorrean Xoxoteko aterpearen atzealderaino helduko gara.

5. Behera bide beretik Xoxoteko aterpetik, bertara iristen den bidean behera, berriro pistarekin batuko gara. Han, eskubira Kakute azpiko Ixkiturrin (iturria) izango gara. Kakute azpialdetik zeharkatu eta igotzeko erabili dugun bidearekin bat egin eta Aittolako aparkalekuraino jaitsiko gara.