Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Irteera Durangaldeko Harrietara

Data: .

20211006 Untzillatx

Hurrengo astean Durangaldeko Harriak bisitatuko ditugu, ibilaldi eder bezain interesgarri bat osatuz: Mañariatik abiatuta, Untzillatxera igoko gara lehenengo. Handik jaisteko Diagonal Txikia hartuko dugu, Atxarteko bailarara iritsi arte. Hemendik Artolako leporantz joango gara, eta handik, hiru aukera egongo dira: bertan gelditu, Astxiki igo edota Allluitz igo. Azkenik, ibilaldia Axpen amaituko da. Paisaia alpinoa, kobazuloak, bide ederrak, sakanak, desnibela… denetik dago ibilbide honetan! Parte hartzeko, beharrezkoa da gure web orriaren bidez izena ematea: bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez bazkideek 15. Animatu eta etorri gurekin!

  • Eguna: urriak 16 larunbata.
  • Irteera: goizeko 08:00etan, Anbulategi aurretik.
  • Ordaina:
    • Bazkideak: 10 euro
    • Ez bazkideak: 15 euro
  • Oharrak: bidean kobazuloren bat bisitatzeko aukera dago, eta gomendagarria da kopetako argia ematea.

 

Form not found or is not published