Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

40milak 1/2

Data: .

20220112 40milak 1

Urtarrilaren 22rako irteera benetan berezia prestatu dugu: maiatzean egingo den 40milak proba erdia egitea proposatzen dizuegu, Azpeititik Mandubira, kasu honetan oinez. Ibilbidean zehar, Gazume, Hernio eta Murumendi mendietako gailurrak zapalduko ditugu, hilabete batzuk beranduago mendi korrikalariek egingo dituzten urratsei aurre hartuz. Itzulera autobusez egingo dugu, eta hemen bertan eman dezakezue izena. Animatu!

  • Eguna: urtarrilak 22, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Irteera: goizeko 8:00etan,herriko plazatik.
  • Ordaina:
    • Bazkideak: 5 euro.
    • Bazkide ez direnak: 8 euro.
  • Izen emateko azken eguna: urtarrilak 20, osteguna.

Izen ematea itxita