Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Iraupen-eskia gaztetxoekin

Data: .

Martxoaren 5ean eta 6an, urtero egin ohi dugun irteera berreskuratuko dugu: gaztetxoenekin asteburu pasa Lintzako aterpetxera. Elurra badago, iraupen-eskia egingo dugu eta, bestela, mendi ibilaldiak. Famili giroan, naturaz gozatzeko aukera aparta. Plaza mugatuak dira, beraz bizkor ibili!

  • Egunak: martxoak 5, larunbata, eta martxoak 6, igandea.
  • Ibilaldi mota: gaztetxoen asteburu pasako irteera.
  • Irteera: goizeko 8:00etan, anbulategi aurretik. Puntualitatea eskatzen da.
  • Ibilaldia: elurraren arabera, Lintzako iraupen eskiko pistetan eskiatuko dugu larunbat arratsaldean eta igande goizean.
  • Ordaina:
    • Irteera: 
      • Gaztetxo bazkideak: 30 euro.
      • Gaztetxo ez-bazkideak: 35 euro.
      • Heldu bazkideak: 50 euro.
      • Heldu ez-bazkideak: 57 euro.
      • Barne hartzen duena: autobusa, larunbateko afaria, igandeko gosaria eta bazkaria eta aterpeko egonaldia.
    • Eskiatzea:
      • Materiala: 8 euro.
      • Pistarako sarrera: 7 euro.
  • Eraman beharrekoak: lotarako zakua, elurretako arropa egokiak eta larunbat eguerdirako janaria.

Izen emateko deitu 689 898 493 telefonora