Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Domusa Teknik 40MLKren lehen erdia, lasterka

Data: .

20220224 40MLK lasterka

Orain gutxi antolatu berri ditugun bi irteera hauen arrakasta ikusita, beste bi antolatzea erabaki dugu, baina kasu honetan lasterka eginez, maiatzean egingo den Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketako entrenamendu bezala.

Martxoaren 19an, ibilbidearen lehen erdia egingo da, #Azpeitia-tik Mandubira, esan bezala lasterka eta Arauntza, Sañu, Gazume, Hernio eta Murumendi mendietako gailurrak zapalduaz. 20. kilometroan gutxi gorabehera, anoa postu bat egongo da edariarekin eta janariarekin. Hala ere, komenigarria izango da norberak bidean beharko dituen jan-edanak gainean eramatea. Bigarren zatia, berriz, apirilaren 2an egingo dugu (emango dizuegu aurrerago honen berri).

Bi talde antolatuko dira eta talde bakoitzak erritmo ezberdina eramango du. Joango gara zehazten erritmoak zeintzuk izango diren, betiere kontutan izanda lasterketa gehienez ere 12 ordu eta erdian amaitu ahal izateko erritmo bat eraman beharko dela.

Mandubira joan etorriak autobusez egingo ditugu, eta gure web orriaren bitartez eman dezakezue izena.

Martxoaren 19an, goizeko 8:00tan herriko plazan elkartuko gara. Taldeak, momentuan bertan antolatuko dira.

Irteeraren kostua 5€.

Animatu gurekin lasterka egitera!