Mendiko Ahotsak, maiatzaren 25ean
Udaberriko Mendi Astean ezin zuen falta #MendikoAhotsak emanaldi sortak. Gogoratuko duzuenez, gure 75. urtemugan ekin genion zikloari, baina ekimena geratzeko etorri da. Oraingo honetan, Ekaitz Maiz eskalatzaile eta alpinista etxauriarra izango dugu gurean. Denetik egin du mutil honek: bederatzikoak kateatu ditu, neguko irekierak, 400 bide baino gehiago ekipatu…
Azpeitian “Pamir 2021, Harria eta Izotza” filma aurkeztuko du, euskal-katalandar talde batekin egindako espedizioa. Ak-Su-ko haranean hainbat eskalada egin zituzten, tartean, mundu mailan Bigwall-eko super-klasiko den “Perestroika Crack”; Komunismo mendian, ia 7.000 metrotara, erreskate batean parte hartu behar izan zuten; eta espedizioa Korzhenevskaya (7.105 metro) mendiaren gailurra zapalduz bukatu zuten. Plan hoberik asteazkenerako?