Azpeitia-Iruñea: 4. etapa

Ekaina iristearekin batera helduko diogu berriro ere #AzpeitiaIruñea ekimenari. Laugarren etapa dugu oraingoa, Imotz bailara ezagutzeko balioko diguna. Kontutan hartu behar da ibili beharreko distantzia baina bestela, irteera atsegina dela esan dezakegu. Zonalde honetako hainbat udalerritatik igaroko gara, Iruñerrian barneratuz: Beramendi, Etxaleku, Oskotz, Muskitz, Osakar, Osinaga, Aristegi… Paraje eder zein askorentzat ezezagunak denak ere. Animatu eta etorri gurekin!
- Eguna: ekainak 4, larunbata.
- Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
- Irteera: goizeko 8:00etan, anbulategi aurretik.
- Ordaina (autobusean bertan egingo da):
- Bazkideak: 10 euro.
- Bazkide ez direnak: 15 euro.
- Ibilbidea: hemen.
