Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Etzegarate-Lizarrusti, gaztetxo eta helduekin

Data: .

20221107 Etzegarate copia

Igande honetarako edonork egiteko moduko ibilaldia proposatzen dizuegu: Etzegarateko mendatetik Lizarrustikora, baso eder eta udazken koloretan murgiltzeko txango aproposa. Gora eta behera mugitzen da 15 kilometro inguruko luzera duen ibilbidea, baina oro har atsegina da, publiko guztientzako egokia. Beraz animatu eta eman izena lehenbailehen gure web orriaren bidez!

  • Eguna: azaroak 13, igandea.
  • Ibilaldi mota: egun osoko irteera.
  • Irteera: goizeko 9:00etan, anbulategi aurretik.
  • Ordaina (autobusean bertan egingo da):
    • Haurrak eta bazkide diren helduak: 5 euro.
    • Bazkide ez diren helduak: 10 euro.
  • Izena emateko azken eguna: azaroak 10 osteguna, 21:00etan.

IZEN EMATEA ITXITA.