Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Azpeitia-3EM: 1. etapa

Data: .

20221226 1 Etapa

Urtarrilaren 14an ekingo diogu Azpeititik Hiru Erregeen Mahairako bideari. Lehenengo etapan, herritik Andoainera joango gara, 30 kilometroko ibilbide erosoa eta ia bide osoan hanka-leku onekin. Herriko plazatik irten eta Arauntza eta Sañu igoko ditugu lehenengo, eta handik gainez gain Zelatuneraino iritsiko gara. Hortik aurrera ia bide guztia aldapa behera egingo dugu, eta Iturriotz, Andatza inguruetatik eta Belkoain ondotik pasako gara, ahalik eta gure jomuga den Andoainera iritsi arte. Izena emateko aukera irekita dago jada gure web orrian, beraz animatu eta hasi bidea gurekin, esperientzia ederra izango da eta!

  • Eguna: urtarrilak 14, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Ibilbidearen ezaugarriak: 30 kilometro, +1.100 metro. 
  • Irteera: goizeko 8:00etan, herriko plazatik.
  • Ordaina (autobusean bertan egingo da):
    • Bazkideak: 8 euro.
    • Bazkide ez direnak: 10 euro.
  • Izena emateko azken eguna: urtarrilak 12, osteguna, 22:00etan. 
  • Ibilbidea: hemen.

EKIMEN HONETAN PARTE HARTU BEHAR BADUZU, FEDERATU ZAITEZ!

Izen ematea itxita. PLAZAK AGORTUTA!!!