Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

130 mendizaletik gora, #Azpeitia3EM-ren debutean

Data: .

20230118 AzpeitiaAndoain

Hasiera ezin hobea eman genion pasa den larunbatean #Azpeitia3EM ekimenari. 128 pertsona animatu ginen ibilaldian parte hartzera, eta beste 8 mendizale Zestoatik abiatu ziren. Eguraldia lagun, eta ohi bezala giro ederrean, parte hartzaileek aise osatu zituzten ibilaldiaren ia 30 kilometroak, eta arratsaldeko 16:00k jo aurretik Andoainen ginen. Eskerrik asko parte hartzera animatu zineten guztioi eta gogoratu hurrengo hitzordua, bigarren etapa, otsailaren 11n izango dela. Laster informazio gehiago!

Argazki galeria: labur.eus/3EM1