Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Irteera oso interesgarria Oletara

Data: .

20230124 Oleta

Urtarrilaren 22an egin zen Antxieta Arkeologia taldeko kideen eskutik bisita gidatua Oleta eta inguruetan, Iruarrietako estazio megalitikora hain zuzen ere. 137/2003 Dekretuaren bitartez Monumentu Multzo izendapena jaso zuen estazio honek, Gipuzkoako beste hainbeste bezala, eta babes-araudi baten menpe gelditu zen.

Hala ere, Buruzai proiektu eolikoak lau errota aurreikusten ditu estazio megalitikoaren mugan, eta zentral eolikoaren elementu guztiak elkartuko dituen bideak estazio osoa erdi-erditik zeharkatuko du. Irteera oso interesgarria izan da, gure ondare kulturala ezagutarazteko.

Argazki galeria: labur.eus/oleta23

Ezin da maitatu ezagutzen ez den hori, eta ezin da babestu maitatzen ez dena. 101 ARRAZOI mendietan zentral eolikoak ez eraikitzeko!