Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

1.000 eurorekin indartu da Joxe Takolo beka

Data: .

20230228 Takolo Beka

Atzoko Gipuzkoak Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren aurtengo Joxe Takolo Bekaren oinarriak. Urtero legez, goi-mendia, abentura, zientzia, esplorazioa eta dibulgazioarekin zerikusia duten proiektuak bultzatzeko jartzen dugu martxan beka, Azpeitiko Udalak, Euskal Mendizale Federazioak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak bultzatuta. Aurten, berritasun nagusi gisa, 1.000 eurorekin indartu dugu bekaren zenbatekoa. Martxoaren 15era arte aurkeztu daitezke proiektuak. Animatu!

Argazkia: Uztarria.