Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Azpeitia-Hiru erregeen mahaia: 5. etapa

Data: .

20230425 5 etapa

#Azpeitia3EM ekimenaren ibilbidearen erdira iritsiko gara maiatzeko etapan. Ekimen honetako bosgarren txangoa aurrekoa baino zertxobait gogorragoa izango da, kontutan hartzeko luzera (26 km) zein desnibela (+1.100) baititu. Bestela, ibilbideak belardi eta baso zoragarrietan barrena eramango gaitu, eguraldiak laguntzen badigu, paisaiaz gozatzeko aukera aparta emanez. Irteera ordua zertxobait aurreratu dugu, etxetik urrutiratzen ari baikara. Bestela, gure web orrian aurkituko duzue ohiko izen emate formularioa. Animatu eta etorri gurekin!

  • Eguna: maiatzak 13, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Ibilbidearen ezaugarriak: 26 kilometro, +1.100 metro.
  • Irteera: goizeko 7:00etan, anbulategi aurretik.
  • Ordaina (autobusean bertan egingo da):
    • Bazkideak: 10 euro.
    • Bazkide ez direnak: 15 euro.
  • Izena emateko azken eguna: maiatzak 11 osteguna.
  • Ibilbidearen track-a: hemen.

Izen ematea ongi gauzatu dela baieztatzeko, email bat jasoko duzu.

Izen emate kopurua beteta dago