Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Txalintxoko Eguna 2023

Data: .

20230521 Txalintxoko Eguna copia

Hurrengo asteko igandean gure egutegiko hitzordu klasikoetako baten txanda izango da: Txalintxoko Eguna, ume, gaztetxo zein helduentzat plan egokia. Goizeko 9:00etan abiatuko gara denok batera herriko plazatik eta, buelta osatu ostean, Loiolatxo elkartean bazkaltzeko aukera egongo da (horretarako, gure web orrian eman behar duzue izena. Ordainketa bertan egingo da). Animatu, irteera polita izan ohi da eta!

  • Eguna: maiatzak 21, igandea.
  • Ibilaldi mota: goizeko ibilaldia, ume, gaztetxo zein helduentzat.
  • Irteera: goizeko 9:00etan, herriko plazatik.
  • Bazkaria (parte hartzeko izena eman behar da, beheko formularioa beteta):
    • Lekua: Loiolatxo elkartea.
    • Ordaina bertan egingo da.

Izen ematea ongi gauzatu dela baieztatzeko, email bat jasoko duzu. Epea Itxita.