Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Udaberriko Mendi Astea

Data: .

20230512 Mendi Astea

Emanaldi potente eta interesgarriekin dator aurtengo Udaberriko Mendi Astea, maiatzaren 23aren eta 25aren artean egingo dena. Urtero legez, denetik biltzen saiatu gara: alpinismoa, eskalada, abenturak, gertuko mendizaleen bizipenak… eta, oro har, programa nahiko orekatua geratu da. Hiru hitzordu ditugu agendan:

  • M23, Asteartea: Mendi Tour, Mendi filmeko onena. Iretargi (3'), New Way up (25'), Spindrift (30') eta Doo Sar (46') pelikulak.
  • M24, Asteazkena: Himlung Himal, Xabi Urrate eta Pedro Garciarekin, pasa den urtean Himalayako zazpi milako mendi honetara egin zuten espedizioari buruzko emanaldi-hitzaldia.
  • M25, Osteguna: Reel Rock 17, eskaladako filma bilduma ezaguna. Burning the Flame (50') , DNA (30') eta Resistance Climbing (40') pelikulak.

Datorren astean zehar joango gara emanaldi bakoitzari buruzko xehetasun gehiago argitzen. Bitartean, jakin Soreasun egingo diren saioen sarrerak eskuragai dituzuela Kulturazen web orrian. Egitasmoa Azpeitiko Udalaren eta Kulturaz Kooperatibaren laguntzarekin egingo da.