Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Euripean egin dugu #Azpeitia3EM-ko bosgarrena

Data: .

20230518 Uztarria

Eguraldi makurra izan zen protagonista pasa den larunbatean egin genuen #Azpeitia3EM ekimeneko bosgarren etapan, ibilbide osoan zehar tregoarik eman ez ziguna gainera. Hala ere, giro txarrari aurpegi ona jarri, eta 90 lagun animatu ziren Belate eta Urkiaga arteko bidea osatzera. Aterki, pontxo eta xiren babespean, baso eta erreka ederrak gurutzatu genituen etapan zehar, eta, behintzat, euriak ez zuen lortu mendizaleen indar eta gogoa zapuztea. Hurrengo etapa, ekainaren 3an. Ordura arte! #lagunonakmb

Argazki galeria: labur.eus/3EM5