Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

29 mendizalek egin dute Vignemaleko itzulia

Data: .

20230923 Vignemale

Irailaren 23 eta 24ko asteburuan Pirinioetan izan ginen, Vignemaleko itzulia egiten. 29 mendizalek hartu zuten parte irteeran. Bujarueloko aterpetxetik abiatu genuen ibilaldia, handik Bernatuarako lepora igo, eta ondoren Ossoueko aintzirara jaisteko. Gero, berriro aldapa gora, Hourquette d’Ossoueko lepora eta, handik, gehientsuenak Petit Vignemaleko (3.032 m) gailurra egitera animatu ziren. Eguna Oulettes de Gaubeko aterpetxean amaitu genuen, Vignemalen irudi ikoniko eta ederra eskaintzen duena.

Hurrengo egunean, gaueko loak eta afariko ‘marmotada’ indarberrituta, aldapa gora ekin genion egunari, Col des Muletseko lepora iristeko. Handik aurrera, aldapa behera jarraitzen zuen bideak, Ara errekaren haranean behera, aurreko egunean abiapuntu izan genuen Bujarueloko aterpetxera iritsi arte. Aldeko eguraldia izan genuen bi egunetan zehar, eta parte hartzaileen arteko giro bikaina, beraz elkartetik irteeraren balorazio ezin hobea egiten dugu. Hurrengo irteerak prestatzen ari gara, beraz adi gure sareei eta laster arte!

Argazki galeria: labur.eus/vignemale23