Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Markina aldeko mendietara goaz!

Data: .

20231018 Urregarai

Azaroaren 12an haur, gaztetxo eta helduen txanda izango da, eta oraingo honetan Bizkairantz mugituko gara, Markina aldera hain zuzen ere. Urregarai eta Bedartzandi mendiak izango ditugu jomuga, lehenengo horretan dagoen Santa Eufemiako baseliza ezaguna barne. Ondoren, Aulestia aldera jaitsiko gara, eta bertan amaituko dugu txangoa.

Dozena bat kilometro inguru ditu ibilbideak, eta paisaia ederrez gozatzeko aukera ematen du. Animatu!

  • Eguna: azaroak 12, igandea.
  • Ibilaldi mota: gaztetxo eta helduen egun osoko irteera.
  • Irteera: goizeko 9:00etan, anbulategi aurretik.
  • Ordaina (autobusean bertan egingo da):
    • Bazkideak: 5 euro.
    • Bazkide ez direnak: 10 euro.
  • Izena emateko azken eguna: azaroak 9, osteguna.