Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

56 mendizale Zaraiako mendilerrora egindako irteeran

Data: .

20231120 Kurutzebarri

56 mendizale animatu ziren pasa den larunbatean egin genuen mendi-irteeran parte hartzera. Zaraiako mendiak genituen jomuga oraingo honetan eta, Arrasatetik abiatuta, Kurutzebarri igo, Degurixatik igaro eta Araotzen amaitu genuen txangoa. Eguraldi ezin hobea izan genuen egun osoan zehar eta, beraz, irteera martxa ederrean burutu zen.

Honekin, eta Urte Zahar Eguneko ibilaldi klasikoaren faltan, amaitutzat ematen ditugu 2023 honetako helduen mendi irteerak. Eskerrik asko batera edo bestera animatu zareten guztioi!

Argazki galeria: labur.eus/kurutzebarri23