Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Otsailaren 18an Uzturrera

Data: .

20240205 Uzturre

Otsailaren 18an estreinatuko dugu gaztetxo eta helduen mendi-irteeren denboraldia, gure lurraldeko gailur ‘klasiko’ horietako bat bisitatuz: Uzturre, Tolosako zaindaria. Gertu egonik ere, seguru askok inoiz zapaldu ez duten gailurra dela… ala ez? Ba ez galdu aukera, animatu eta etorri gurekin igande goiza naturaz gozatzen pasatzera.

  • Eguna: otsailak 18, igandea.
  • Ibilaldi mota: gaztetxo eta helduen ibilaldia.
  • Ibilbidearen ezaugarriak: 10 kilometro inguru.
  • Irteera: goizeko 9:00etan, anbulategi aurretik.
  • Ordaina (autobusean bertan egingo da):
    • Gaztetxo eta bazkideak: 10 euro.
    • Bazkide ez diren helduak: 15 euro.
  • Izena emateko deitu: 689 898 493