Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Tutera-Azpeitia: 2. etapa

Data: .

20240229 2 etapa

Ate joka dugu bigarren etapa! Oraingo honetan, Ebro atzean utzi eta Arga ibaiaren ibilbidea jarraituko dugu Iparralderantz, Azkoiendik pasa ostean Faltzesera iristeko. 21 kilometroko ibilbide atsegina, desnibel gutxikoa gainera.

Izen-ematea irekita gure web orrian baina azkar ibili, plazak agortu egiten dira eta!

  • Eguna: martxoak 16, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Ibilbidearen ezaugarriak: 21 kilometro, +200 metro.
  • Irteera: goizeko 7:00etan, anbulategi aurretik.
  • Ordaina (aurrez egin beharko da, behean dituzue jarraibideak):
    • Bazkideak: 15 euro.
    • Bazkide ez direnak: 20 euro.
  • Izena emateko azken eguna: martxoak 14, osteguna, edo plazak agortzen direnean.
  • Ibilbidearen track-a: hemen.

IZENA EMATEKO JARRAIBIDEAK

  1. Bete beheko formularioa.
  2. Egin ordainketa, kontzeptuan parte-hartzailearen izen-abizenak adieraziz.
    • Kontu korronte zenbakia: ES71 3035 0020 51 0200093741 (Laboral Kutxa).
  3. Ordainketaren egiaztagaria honako email honetara bidali: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

Ibilaldirako plazak bete dira. Itxaron zerrendan izena emateko deitu zenbaki honetara 679337195