Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Tutera-Azpeitia: 4. etapa

Data: .

20240511 4 etapa

Hemen da #TuteraAzpeitia-ko laugarrena, eta gauzak serio jartzen hasten dira: etaparen lehen erdian Nafarroa hegoaldeko lautadei agur esan, eta zonalde malkartsuan sartzen hasiko gara.

25 kilometroko bidea osatu ostean, etapako azken txanpan Jurramendi (1.042m) igo eta jaitsiko dugu, Tutera-Azpeitia ekimeneko lehenengo harkaitz serioa.

Izen-ematea irekita dago gure web orrian. Animatu eta etorri gurekin!

  • Eguna: maiatzak 11, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Ibilbidearen ezaugarriak: 31 kilometro, +900 metro.
  • Irteera: goizeko 7:00etan, anbulategi aurretik.
  • Ordaina (aurrez egin beharko da, behean dituzue jarraibideak):
    • Bazkideak: 15 euro.
    • Bazkide ez direnak: 20 euro.
  • Izena emateko azken eguna: maiatzak 9, osteguna, edo plazak agortzen direnean.
  • Ibilbidearen track-a: hemen.

IZENA EMATEKO JARRAIBIDEAK

  1. Bete beheko formularioa.
  2. Egin ordainketa, kontzeptuan parte-hartzailearen izen-abizenak adieraziz.
    • Kontu korronte zenbakia: ES71 3035 0020 51 0200093741 (Laboral Kutxa).
  3. Ordainketaren egiaztagaria honako email honetara bidali: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.