Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Xoxoteko Eguna 2024

Data: .

20240526 Xoxoteko karratu

Aurtengo Xoxoteko Eguna berezia izango da, aterpearen 40. urtebetetzea ospatuko baitugu!

Ohi bezala, 9:00etan abiatuko gara herriko plazatik eta gailurrean, aterpearen bueltan, denetik egongo da: trikitilariak, txalapartariak, umeentzako tirolina, lore eskaintza, paella-jana… Dena, nola ez, girorik onenean.

Beraz, ez egin beste planik maiatzaren 26rako eta animatu Xoxotera igotzera!