Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Tutera-Azpeitia: 5. eta 6. etapak

Data: .

20240516 5 6 etapak

Lagun Onak Mendi Bazkunak honako egitaraua antolatu eta aurreikusten du ekainaren 22 eta 23ko astebururako (eguraldi iragarpen edo beste edozein gertaeren aurrean, azken orduko aldaketak egin
litzakeen arren):

  • Ekainak 22, larunbata, Iratxeko Monastegia-Ubaba (Pilatosen balkoia) (28 Km):
    • Irteera, goizeko 7:00etan Azpeitiko anbulategi aurrean.
    • Etapa amaieran, autobusean Urbasako kanpingera igoko gara eta bertako Albergean antolatuko da lo-lekua.
    • Afaria, 20:30etan, Kanpingeko jatetxean izango da. Bi plater eta postrea
  • Ekainak 23, igandea, Ubaba-Lizarraga (20 Km).
    • Goizeko 7:00 tan jaikitzeko ordua.
    • 7:30 gosaria Kanpingeko jatetxean
    • 8:00 tan autobusean traste guztiak jasota Ubabara (Pilatosen Balkoira) jaisteko.
    • Etapa 8:30 inguruan abiatuko da.
  • Ordaina: Lagun Onak MBko bazkideak 70€, ez bazkideak 80€ (autobusa, aterpeko egonaldia, afaria eta gosaria barne).
  • Izen ematea:
    • Lagun Onak MBko kontu korrontean norbere izen abizenekin diru sarrera egin.
      • Lagun Onak MB Laboral Kutxa: ES71 3035 0020 51 0200093741
    • Agiria Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali beharko da. Baita antolakuntzak jakin beharreko beste edozein informazio ere (lo leku desberdina, jatorduetan parte ez hartzea…)
  • Plaza kopurua 110 lagun.
  • Izena emateko epea: Ekainak 9. Ordainketa ordenaz gain, aurrez Tutera-Azpeitia 2024 ekimenean parte hartu izana ere kontutan hartuko da eskariaren arabera.
  • Hainbat ohar:
    • Autobusean jaso eta utziko ditugu Urbasako Albergean behar ditugun tresnak, ez dira etapetan gainean eraman beharko.
    • Albergerako lo-zakua bakoitzak eraman beharko du.
    • Bakoitzaren ardura izango dira bi etapetako jan edanak.