Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Europako Mendiak 2024

Data: .

20240616 Europako Mendiak

Urtero legez, aurtengo uztailean ere Europako Mendietan izango gara. Larunbatean, zailtasun ezberdineko bi ibilbide eskainiko dira. Igande goizean, berriz, aukera egongo da Potesetik atera eta Cruz de la Viorna (1.151 m) gailurra egiteko.

  • Eguna: uztailak 20, larunbata; eta uztailak 21, igandea.
  • Ibilaldi mota: helduen asteburu irteera.
  • Irteera: larunbatean goizeko 4:00etan, anbulategi aurretik.
    • Larunbateko ibilaldiak:
      • 1. ibilaldia: ibilaldi luzea. 20 km, +1.800 m. Sotres-Vega de Urriellu-Horcados Rojoseko lepoa-Fuente Deko kablea.
      • 2. ibilaldia: ibilaldi ertaina. 14 km, +1.000 m. Sotres-Duje bailara-Aliva-Fuente Deko kablea.
      • Bi kasuetan, kablea erabiliz jaitsiko gara eta handik autobusez Potesera.
    • Igandeko ibilaldia (aukerakoa):
      • Cruz de la Viorna (1.151 m) mendira joan-etorria.
  • Itzulera: autobusa 12:00ak aldera abiatuko da Potesetik eta bazkaria bidean egingo da (ez dago ordainean sartuta).
  • Ordaina:
    • Bazkideak: 90 euro.
    • Bazkide ez direnak: 110 euro.
  • Ordainean sartzen dena: joateko eta etortzeko autobusa, Poteseko Brisas del Deva albergean larunbateko afaria, lo egitea eta igandeko gosaria.
  • Izena emateko azken eguna: uztailak 18, osteguna, 21:00etan.
  • Plaza kopurua: 29 pertsona.

IZENA EMATEKO BEHARREZKOA DA FEDERATUTA EGOTEA

Plazak agortuta!!