75 lagun, Tutera-Azpeitiako 5. eta 6. etapetan
Gure Flickr kontua eguneratu dugu, #TuteraAzpeitia ekimeneko bosgarren eta seigarren etapetako argazkiekin.
Ekainaren 22 eta 23ko asteburuan egin genituen bi ibilaldiak, eta 75 lagunek hartu zuten parte irteeran.
Larunbatean eguraldiak tregoa eman zigun, eta ederki osatu genituen Iratxe eta Ubaba arteko 28 kilometroak. Gauean, Urbasako kanpinean hartu genuen aterpe.
Igandean, larunbatean amaitu genuen puntutik abiatu eta Lizarragarako bidea egin genuen, guztira 20 kilometro. Eguraldi exkaxa izan zen protagonista, ibilbideak eskaintzen zituen pagadi eta ingurune ederraz gozatzeko aukera gehiegirik ez eman.
Argazki galeria: labur.eus/tutera05