Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Tutera-Azpeitia: 8. etapa

Data: .

20240914 8 etapa

Azken txanpa! Oporretatik bueltatu berri garen honetan, #TuteraAzpeitia ekimeneko azken bigarrengo etapa egingo dugu, Etxarri eta Beasain artekoa.

Baso paregabetan zehar ibili ostean, Nafarroa atzean utzi eta Gipuzkoan sartuko gara Lizarrustin. Hortik aurrera Artzainen Bidea jarraituko dugu eguneko helmugara arte, zelai, baso eta historiaurreko dolmen ederren artean.

  • Eguna: irailak 14, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Ibilbidearen ezaugarriak: 28 kilometro, +850 metro.
  • Irteera: goizeko 7:00etan, anbulategi aurretik.
  • Ordaina (aurrez egin beharko da, behean dituzue jarraibideak):
    • Bazkideak: 15 euro.
    • Bazkide ez direnak: 20 euro.
  • Izena emateko azken eguna: irailak 12, osteguna, edo plazak agortzen direnean.
  • Ibilbidearen track-a: hemen.

 

IZENA EMATEKO JARRAIBIDEAK

  1. Bete beheko formularioa.
  2. Egin ordainketa, kontzeptuan parte-hartzailearen izen-abizenak adieraziz.
    • Kontu korronte zenbakia: ES71 3035 0020 51 0200093741 (Laboral Kutxa).
  3. Ordainketaren egiaztagaria honako email honetara bidali: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

Izen-emate formularioa

Lege oharra eta Pribatasun Politika irakurri

Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Lagun Onak MB-k, webgune honen arduradun gisa tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Bidalitako datuak ez zaizkie hirugarrenei emango. Zure kontua sortutakoan, zure profilean datuak aldatzeko aukera izango duzu. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: lagunonakmb@hotmail.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatasun-politikan kontsulta dezakezu.