Piriniotara irteera
EGUNERAKETA: Eguraldi iragarpena dela eta, irteera irailak 21-22ko asteburutik urriak 12-13kora aldatzen da.
Urriaren 12 eta 13ko asteburuko data gordetzeko eskatu genizuen, eta hona hemen aurtengorako prestatu dugun ibilaldia: bi eguneko martxa, 40 kilometro inguru eta 2.800 metro inguruko desnibel positiboa.
Ibilbidea harritsua da oso, eta zati teknikoak ditu. Gainera, bi egunetan egongo da gailurra egiteko aukera: larunbatean Pic d’Arriel (2.824m) eta igandean Pico Musales (2.652m).
EGITARAUA
Lagun Onak Mendi Bazkunak honako egitaraua antolatu eta aurreikusten du urriaren 12 eta 13 astebururako baina, eguraldi iragarpen edo beste edozein gertaeren aurrean, azken orduko aldaketak egin litzake.
- Urriak 12, larunbata: Soques – Arrémoulit – Petit Arriel (Arriel aukeran) – Arrémoulit – Col de la Lie – Larribet (18 km, +1.800m):
- Irteera: autobusez egingo da bidaia, eta goizeko 2:00etan aterako gara Azpeitiko anbulategi aurretik.
- Lo-lekua: etapa amaieran Larribeteko aterpean afaldu eta bertan egingo dugu lo. Ondorioz, norberaren ardura izango aterpean lo egiteko zakua edo izara eta frontala eramatea.
- Urriak 13, igandea: Larribet – Ciseaux bretxa – Ibones de Arriel – Respomuso (Musales aukeran) – Sallent de Gallego (20 km, +1.000m):
- Gosaria: Larribeteko aterpean egingo da. Horren ostean, oinez hasiko gara.
ORDAINA
Ordainak autobusa, aterpeko egonaldia, afaria eta gosaria hartzen ditu barne. Hortik kanpo dauden otordu guztiak norberaren ardura izango dira.
- Lagun Onak MBko bazkideak: 100 euro.
- Lagun Onak MBko bazkide ez direnak: 110 euro.
IZEN-EMATEA
Izena emateko, Lagun Onak MBren kontu korrontean (Laboral Kutxa: ES71 3035 0020 51 0200093741) norbere izen abizenekin diru sarrera egin beharko, eta ordainagiria Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali gero, baita antolakuntzak jakin beharreko beste edozein informazio ere.
GARRANTZITSUA! Irteeran parte hartzeko beharrezkoa da federatua izatea eta federatu txartela gainean eramatea.