Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Xoxotera lo egitera!

Data: .

20241003 Xoxote

Non hobe etxean baino? Ba hori, urriaren 26-27ko asteburuan Xoxotera igoko garela gaua pasatzera.

Haur, gaztetxo, heldu eta animatzen den edonor izango da ongietorria.

Nola egin gurekin etortzeko? Informazio guztia eta izen-ematea gure web orrian dituzue. Baina bizkor ibili, plazak mugatuak dira eta!

  • Eguna: urriak 26, larunbata; eta urriak 27, igandea.
  • Ibilaldi mota: haur, gaztetxo eta helduen asteburu irteera.
  • Irteera: larunbatean 16:00etan, herriko plazatik.
  • Itzulera: igandean.
  • Ordaina:
    • Haur eta gaztetxoak: 25 euro.
    • Bazkide diren helduak: 30 euro.
    • Bazkide ez diren helduak: 38 euro.
  • Ordainean sartzen dena: Xoxoteko aterpean gaua pasatzea, afaria eta gosaria.
  • Izena emateko azken eguna: urriak 24, osteguna.

Izen-emate formularioa

Lege oharra eta Pribatasun Politika irakurri

Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Lagun Onak MB-k, webgune honen arduradun gisa tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Bidalitako datuak ez zaizkie hirugarrenei emango. Zure kontua sortutakoan, zure profilean datuak aldatzeko aukera izango duzu. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: lagunonakmb@hotmail.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatasun-politikan kontsulta dezakezu.