Pasang Temba, ostegunean Azpeitian
Pasang Temba sherpa mitikoa Euskal Herrian da egunotan, eta datorren ostegunean Azpeitian egingo du geldialdia. Hitzordua 20:00etan da, Soreasu antzokian, eta ekitaldiak sarrera librea izango du. Beraz ez galdu aukera!
Everesteko gailurrean, ikurrinari eusten agertzen den argazki ezagunean agertzen den mendizalea da Temba. 1980an igo zen hara, Martin Zabaleta mendi hau igo zuen lehen euskaldunarekin batera.