74 lagun, Tutera-Azpeitiako azkenengoan
Gure Flickr kontuan duzue larunbatean egin genuen #TuteraAzpeitia ekimeneko azken etaparen argazki-galeria. 74 lagun animatu ziren irteeran parte hartzera, eta etapan zehar Usurbe, Izazpi eta Samiñoren gailurrak zapaldu genituen.
Otsailean hasi genuen ekimena eta, ordutik hona, 250 kilometro egin ditugu, 9 etapatan banatuta eta 6.000 metroko desnibel metatuarekin. Ia denetik topatu dugu bidean: etapa lauak, aspergarriak, aldapak, euria, lehortea, eguzkia, basoak, mendiak, erorikoak, lokatza... Benetan anitza da gure Euskal Herria, eta ibilaldi honetan aniztasun hori gertutik bizi ahal izango dugu.
Elkarte bezala, ekimenaren balorazio positiboa egiten dugu, eta bidelagun izan ditugun horiei eskerrak eman nahi dizkiegu: Kilometroak 2024, Azpeitiko Ikastola, Azpeitiko Udala, Gipuzkoako eta Euskal Mendizale Federazioak, Errigora, Autocares Ulacia... eta bidean zehar lagun izan ditugun euskaltzale zein eragile guztiak.
Eta nola ez, eskerrak baita ere ekimenean parte hartzera animatu diren mendizale guztiei: zuek zarete mota honetako ekimenen protagonista nagusiak.
Eta 2024koak itxita, hurrengo urterako zer? Ba, oraingoz, lanean ari garela. Laster berri gehiago! #lagunonakmb
Argazki galeria: labur.eus/tutera09