Presidente aldaketa elkartean
Arantxa Larrañaga Maizek atzo utzi zion Lagun Onak MBren lehendakari izateari. Bost urte eman ditu karguan, lan eskerga eginez eta elkartea nabarmen indartuz.
Lagun Onak Mendi Bazkuna osatzen dugun guztion partetik, bihotz-bihotzez eskerrik asko Arantxa, elkartearen alde egin duzun guztiagatik. Eta aurrerantzean ere, beste ardura-maila batetik, baina segi dezazula horrela!
Eta, bide batez, zorterik onena Asier Aramendi Ezenarro presidente berriari, eta bere batzordeari ere.
- Presidentea: Axier Aramendi Ezenarro.
- Presidenteordea: Mikel Agirre Uria.
- Idazkaria: Aitor Unanue Dorronsoro.
- Diruzaina: Josu Izagirre Bastarrika.
- Bokalak: Arantxa Larrañaga Maiz, Angel Mari Etxeberria Ibarguren, Agustin Artetxe Belarbide, Aitor Arambarri Alberdi, Ane Soraluze Larrañaga, Jesus Mari Azpiazu Azpeitia eta Iñigo Orbegozo Lizarra.