Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Emakumeen 4. Saioa 2025

Data: .

Imagen de WhatsApp 2025 01 02 a las 16.45.06 df9c2927

Argazkia: Ferndando Unanue

 

Aupa lagunok! 🏃🏽‍♀️🏃🏽‍♀️Emakumeentzat bereziki zuzenduriko trail saioekin jarraituz, urtarrilak 11ako saioa ere prest dugu! Aurtengo honetan ere, Azpeitia-Errezil (15,5 km) ibilbidea egingo dugu. Ea eguraldi hobeaz gozatzeko aukerarik dugun!!

Azpeitiko plazatik atera eta Errezilgo udaletxe aurrean amaituko dugu ibilbidea. 🚿Errezilen eskura izango ditugu San Martin Herri eskolako aldagelak, behin dutxatutakoan Borondegi ostatuan 🥓 hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango dugu.

Sandra Sevillano izango dugu gidari lanetan

ADI irteerako xehetasunei:
🗓️ Urtarrilak 11an Azpeitiko plazan 7:30tan elkartu. Motxilak utzi eta Errezil aldera abiatuko gara 🚶‍♀️🏃🏽‍♀️. Behin Errezilera iritsitakoan, bi itzulera aukera izango dira autobusean:
   1. Zuzenean autobusa hartu eta azpeitira itzuli
   2. Dutxatu eta hamaiketakoaren ostean Azpeitira itzuli

Izen emateko garaian, mesedez, Saioaren amaierako hamaiketakora geldituko zara? Galderari arretaz erantzun, erantzun honen arabera hamaiketakoaz gain autobuserako txandak ere esleituko bait dira.


Gure eskerrik beroenak Errezilgo udalari, ekimen honen antolakuntzan eskeini digun laguntzagatik!

  • Eguna: urtarrilak 11, larunbata
  • Ibilaldi mota: emakumeei zuzenduriko trail saioa
  • Irteera: goizeko 7:30etan, azpeitiko plazan.
  • Izena emateko azken eguna: urtarrilak 8, asteazkena.