Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Azpeitia-Gasteiz: 5. etapa

Data: .

20250613 Etapa5 copia

#Azpeitia3HGasteiz ekimena bere azken txanpan sartzen hasi da: hurrengo etapa, ekainaren 28koa, bosgarrena izango da.

Ibilaldi garrantzitsua da, izan ere, betiere eguraldiak, denborak eta beste faktoreek laguntzen badute, Anboto tontorra egiteko aukera eskainiko da.

Anbotoz gain, txangoan zehar hainbat leku interesgarri zapalduko ditugu: Leintz bailara, Santikurutz eta Orixol mendiak, Zabalaundi… 27 kilometro guztira, ingurune ederretan barrena.

Gure web orrian aurkituko dituzue izena emateko jakingarriak. Animatu eta parte hartu!

  • Eguna: ekainak 28, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Ibilbidearen ezaugarriak: 27 kilometro, +1.000 metro.
  • Irteera: goizeko 7:00etan, anbulategi aurretik.
  • Ordaina (aurrez egin beharko da, behean dituzue jarraibideak):
    • Bazkideak: 15 euro.
    • Bazkide ez direnak: 20 euro.
  • Izena emateko azken eguna: ekainak 26, osteguna.
  • Ibilbidearen track-a: hemen.

GOGORATU! Aurten ordainketa egiteko kontu-korronte berria daukagu.

  • Rural Kutxako Azpeitiko bulegoan ibilaldirako ordainketa egiten dutenek ekimenerako propio atera dugun kamiseta jasoko dute.
  • Bestalde Rural Kutxan kontua duten edo egiten duten ibilaldiko partaideek ibilaldiko ordaina berreskuratuko dute.
  • Kontu korronte zenbakia: ES05 3008 0152 64 5416695822 (Rural Kutxa).
  • Gogoratu ordainketa egiterako orduan, parte-hartzailearen izen-abizenak adierazi behar direla.

Izen-emate formularioa

Lege oharra eta Pribatasun Politika irakurri

Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Lagun Onak MB-k, webgune honen arduradun gisa tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Bidalitako datuak ez zaizkie hirugarrenei emango. Zure kontua sortutakoan, zure profilean datuak aldatzeko aukera izango duzu. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: lagunonakmb@hotmail.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatasun-politikan kontsulta dezakezu.