58 lagun, Azpeitia-Gasteiz ekimeneko seigarrengoan

58 mendizalek hartu zuten parte larunbatean egin genuen #Azpeitia3HGasteiz ekimeneko seigarren etapan.
Otxandio eta Murgia lotu genituen oraingo honetan, ibilbidean zehar Gorbeiako gailurra zeharkatuz.
Baleko eguraldiarekin, osatuta gelditu da ekimen honetako azken bigarren txangoa ere. Azkenengoa, urriaren 18an. Ordura arte!
Argazki galeria: labur.eus/gasteiz06
