Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Gaztetxoekin Pagoetara!

Data: .

20260128 Pagoeta copy

Gaztetxoen mendi-irteerek aurrera jarraitzen dute, eta hurrengo txangoan Pagoeta izango dugu jomuga.

Aiako herrigunetik abiatuko gara, eta natur-parkeko ingurune aberatsaz gozatzeko aukera bikaina eskaintzen du egingo dugun ibilbideak.

Beraz animatu, eman izena gure web orriaren bidez eta etorri gurekin!

  • Eguna: otsailak 8, igandea.
  • Ibilaldi mota: gaztetxo eta helduen ibilaldia.
  • Ibilbidearen ezaugarriak: 8 kilometro inguruko ibilbidea.
  • Irteera: goizeko 9:00etan, anbulategi aurretik.
  • Ordaina (autobusean bertan egingo da):
    • Gaztetxo eta bazkideak: 10 euro.
    • Bazkide ez diren helduak: 15 euro.
  • Izena emateko azken eguna: otsailak 5, osteguna.

Izen-emate formularioa

Lege oharra eta Pribatasun Politika irakurri

Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Lagun Onak MB-k, webgune honen arduradun gisa tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Bidalitako datuak ez zaizkie hirugarrenei emango. Zure kontua sortutakoan, zure profilean datuak aldatzeko aukera izango duzu. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: lagunonakmb@hotmail.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatasun-politikan kontsulta dezakezu.