Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Gozatu ederra Lintzan

Data: .

20260129 Lintza

Pasa den asteburuan Lintzan izan ginen, ume eta gaztetxoekin iraupen-eskia egiten. 30 lagun inguru animatu ziren irteeran parte hartzera.

Inoiz baino elur gehiagorekin topatu ginen, eta denok ere gozatu ederra hartu genuen jarduera ezberdinak egiten.

Eskerrik asko Refugio De Linzari, urtero lez, etxean bezala sentiarazteagatik. Hurrengo urtera arte!

Argazki galeria: labur.eus/lintza26