Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Ehunmilak Bira: 2. etapa

Data: .

20260307 Ehunmilak2

Martxoaren 7an egingo dugu #EhunmilakBira ekimeneko bigarren ibilaldia.

Oraingo honetan Larraitz izango dugu jomuga, Tolosatik abiatuta. Jazkue gaina igo ostean, Ugarte eta Amezketara jaitsiko gara, eta helmugara eramango gaituen igoerarekin osatuko dugu etapa.

Izen-emateko jarraibideak eta informazio gehigarria gure web orrian dituzue. Animatu eta etorri gurekin!

  • Eguna: martxoak 7, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Ibilbidearen ezaugarriak: 23 kilometro, +1.000 metro.
  • Irteera: goizeko 7:00etan, anbulategi aurretik.
  • Ordaina (aurrez egin beharko da, behean dituzue jarraibideak):
    • Bazkideak: 15 euro.
    • Bazkide ez direnak: 20 euro.
  • Izena emateko azken eguna: martxoak 5, osteguna.
  • Ibilbidearen track-a: hemen.

IBILALDIAN IZENA EMATEKO

Izena emateko, Lagun Onak MBren kontu korrontean (Rural Kutxa: ES05 3008 0152 64 5416695822. Titularraren izena: 'Sociedad de Montaña Lagun Onak') norbere izen abizenekin diru sarrera egin beharko, eta ordainagiria Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali gero, baita antolakuntzak jakin beharreko beste edozein informazio ere.