Artikutzatik Mendaurrera

EGUNERAKETA: IRTEERA BERTAN BEHERA GELDITU DA.
Martxoaren 14ean Mendaur mendi ezaguna bisitatuko dugu, ezohizko hurbiltzeko bidea erabiliz gainera.
Eskasetik abiatuko gara, Artikutzara jaitsi eta hemendik Izu igo beharko dugu, Arantzako zirkura sartzea erdiesteko. Ekaitza (1.046 m), Mendieder (1.071 m) eta Mendaur (1.131 m) mendien gailurrak zapaldu ostean, Arantzara jaitsiz amaituko dugu txangoa.
Guztira, 25 kilometro eta 1.200 metro inguruko desnibela ditu ibilbideak, eta babestutako eremu natural zoragarrietan barrena dihardu.
Gure web orrian dituzue irteeran izena emateko argibideak. Animatu eta etorri gurekin!
- Eguna: martxoak 14, larunbata.
- Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
- Ibilbidearen ezaugarriak: 25 kilometro, +1.100 metro.
- Irteera: goizeko 7:00etan, anbulategi aurretik.
- Ordaina (aurrez egin beharko da, behean dituzue jarraibideak):
- Bazkideak: 13 euro.
- Bazkide ez direnak: 18 euro.
- Izena emateko azken eguna: martxoak 12, osteguna.
- Ibilbidearen track-a: hemen.
