Ehunmilak Bira: 3. etapa

Ehunmilak Biraren hirugarren etapa apirilaren 25ean egingo dugu.
Oraingo honetan Aralar izango dugu protagonista, bertako gailur ezagunenetako batzuetatik igaroko baikara. Etapa laburra, baina aldapaz betea!
Izen-emateko jarraibideak eta informazio gehigarria gure web orrian dituzue. Animatu eta etorri gurekin!
- Eguna: apirilak 25, larunbata.
- Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
- Ibilbidearen ezaugarriak: 16 kilometro, +1.100 metro.
- Irteera: goizeko 7:00etan, anbulategi aurretik.
- Ordaina (aurrez egin beharko da, behean dituzue jarraibideak):
- Bazkideak: 15 euro.
- Bazkide ez direnak: 20 euro.
- Izena emateko azken eguna: apirilak 23, osteguna.
- Ibilbidearen track-a: hemen.
IBILALDIAN IZENA EMATEKO
Izena emateko, Lagun Onak MBren kontu korrontean (Rural Kutxa: ES05 3008 0152 64 5416695822. Titularraren izena: 'Sociedad de Montaña Lagun Onak') norbere izen abizenekin diru sarrera egin beharko, eta ordainagiria Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali gero, baita antolakuntzak jakin beharreko beste edozein informazio ere.
