Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Asteburua Bisaurinen

Data: .

20260413 Bisaurin

Eguraldiaren iragarpenak planak egokitzera behartu arren, Bisaurinen izan gara asteburuan!

Ostiralean atera ginen herritik, Gabarditon lo egin eta larunbatean goizean goiz ekin genion ibiltzeari. Eguraldiak eutsi zion eta, kranpoi eta pioleten laguntzarekin, talde osoak lortu zuen gailurrera iristea.

Igandean euria izan zen protagonista eta, egoera ikusita, gosaldu ostean etxera itzultzea erabaki genuen.

Eskerrik asko Gabarditoko aterpeari, emandako arreta bikainagatik. Hurrengora arte! #lagunonakmb

Argazki galeria: labur.eus/bisaurin26